XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Arregiren oztopo lasterketa gainditu behar dut

Grosen jaio eta bertan bizi izan du bere gazte denbora.

Mundaiz ikastetxean ikasi zuen.

Zinegotzien artean dekanoa dugu.

15 urte daramatza Udaletxean, horietatik 3 alkate gisa.

Udala eta udal politika ondo ezagutzen ditu.

Donostiak urteetan izan duen lehen alkate sozialista den arren, hiritarrek jadanik hori onartu dutela dio.

HIRU URTE DARAMAZU ALKATETZAN.

NOLAKOAK IZAN DIRA?.

Urte erakargarriak izan dira, erritmo azkarrean joan dira zeregina ugarirekin eta hirian ekimen asko martxan jarriz.

PSE, PP ETA EAJ-REN ARTEKO UDAL GOBERNUA HIRIA ZUZENTZEKO EGOKIENA AL DA?

Ez dut esango onena denik baina momentu hartan egin zitekeen bakarra zen, jarrera koherenteena azaltzen zuena.

PSE ALDERDIAK NAHI BEZAIN POLITIKA AURRERAKOIA BURUTU AL DU, BERE GOBERNU KIDEEKIN?

Hori hiritarrek esan behar lukete, egindakoari begiratu behar zaio.

Hiru urteko agintean, 5.000 etxebizitza inguru eraiki da, hauen erdia gutxi gora behera nolabaiteko babes ofizialaz.

Gainera, hiru polikiroldegiren eraikuntza jarri dugu martxan, zaharrentzat lau egoitza eta bi zahar etxe.

Nik uste dut gauza asko egin direla nahiz eta gobernu kideak zenbait alorretan kontserbadoreak diren, batez ere inmobiliariekin negoziatzerakoan.

EGUNGO UDAL GOBERNUAK EZ DU BATASUN ITXURARIK EMATEN.

ELKAR ULERTZE ETA KOORDINAZIORIK BA AL DAGO?

Gobernu programa betetzen ari gara.

Programa honetatik kanpo, plan orokorrari dagokionez adibidez oso zaila da hain alderdi desberdinak hiriaren etorkizunaren esparru guztietan bat etortzea.

Behin baino gehiagotan esan izan da gobernu programa puztua genuela, baina inork ez digu aurpegiratu programa betetzen ez dugunik

Kontutan izan behar da gainera, Donostia oso hiri konplikatua dela.

Kohesio falta edo enfrentamendu hauek askotan oportunismoaren edo, esate baterako, Ordoñezen protagonismo nahiaren ondorio dira, denbora gehiago pasatzen baitu honek faxa erabiltzen eta dekarazioak egiten lan egiten baino.

ZERGATIK DA DONOSTIA HIRI ZAILA?

Hiri honek duen banaketa elektorala ez da inon ezagutzen.

Bestalde, hiritarrek asko bizi dituzte udal gaiak, inplikazio, kritika eta kontrol maila handia dago komunikabideetan, eta horrek nolabaiteko presioa sorrarazten du giroan batez ere alkatearekiko.

Eta azkenik, gure hiriak arazo handi bat izan du: ez zuen Plan Orokorrik hiria garatzeko, hau konpontzen hasi ziren aurreko legealdian eta orain aurrera pausuak ematen ari gara.

Egiten ari den bitartean ejekutatzen ari da.

ALKATE LANETAN LAGUNDUA SENTITZEN AL ZARA?

Kolaboratzaile talde inportante bat daukat nere inguruan, gehienak nere alderdiarekin loturarik ez dutenak.

Asko emakumeak dira, eta uste dut hobeto lan egiten dutela, konstanteago eta langileagoak dira normalean.

Zinegotzi taldea ere hor daukat bakoitza bere alorretan lanean.

Alderdiak ez du esku-hartzen udal politikan zuzenean, egiten uzten dit eta ez da gutxi.

Zenbaitek okerrago izan du.

ZURE AUKERAKETA USTEGABEKOA IZAN ZELA KONTUTAN HARTUTA, DONOSTIARREK ONARTU AL ZAITUZTE ALKATE GISA?

Donostiarrek onartu dute alkate naizela, hasieran sektore abertzaleak nire alkatetza arbuiatu arren.

Azken hauteskundeetan ikusten da gainera, hiria aldatzen ari dela.

Nire jendeak apoiatzen nau eta ez dut kalean etsaikeriarik nabaritzen.

Hasieran nolabaiteko hoztasuna bai baina giroa normalizatu da.

Zergatik ez alkate sozialista Donostian?

UDALETXEAN URTE GEHIEN DARAMAN ZINEGOTZIA ZARA, ZER ESAN DEZAKEZU ALKAIN, LABAIEN ETA ALBISTUR, EZAGUTU DITUZUN ALKATEETAZ?

Bai, dekanoa naiz.

15 urte daramatzat hemen.